Recordando una escultura de 1999

te presento esta, más actual, de nombre “Intebioridad” (1)

mucho más abierta y libre. (Creo haber oído decir a Mosén Llopis “o es fácil o es imposible”).
(1) Intebioridad es el título del último libro de Josean Manzanos: Trata del ser ecosocial desde el cuidado profundo integral.
¡Gracias Josean!
Kaixo Martintxu!
Ondoren azalduko dizut zure lanak eta konkretuki figura honek neregan pizten duena.
«Martin esentzien bila dabilen artista da neretzat… Bizitzak ezkutatzen duen esentzien bila egunerokotasunean, objetu alboratuetan, berziklatuetan, ernetu ez diren hazietan… Artista izan da beti, adibidez, eskulturen (eta egurraren) arima guri ikusgarri, sentigarri, emozionagarri egiten… Berak bere ibilbidean, berak sortutako erramintekin, topatu du nola arima hori, borobil perfektu, bere eskulturen barnean ageriko egin. Beti dira esferak eskulturek erraietan dituztenak, ezin bestela izan, beren forma perfektu, soil, hain leun, goxo… Gehienetan iruditik erauzi gabe agertzen da, irudiaren uteroan –umontzian–, mugitzeko libre bere presentzia indartsuan, bere baitan baina ageriko guretzat…
Interbioridad-eko irudian ere esfera hori da protagonista… Esfera hori, baina beste esfera-magaletan besarkatua, kulunkatua, sostengatua… Bizitza bera bezala: batak bestea sostengatu eta sostengatua izan, besarkatu eta besarkatua izan,… Hori da Bizitza maiuskulaz. Hori da Interbioridad berak adierazi eta zabaldu nahi duena: Bizitza interdependentzian delikatuki sostengatzen den ekosistema erraldoi bizi eta eder bat dela existitzen den guztiarekin. Gizakiok hori ulertu, bere egin eta delikatuki sostengu sare horretan bere tokia topatzea premiazkoa zaigula, guztiz apurtu nahi ez bagara/badugu… Esfera oraingoan ez dago eskulturaren barrunbean. Agian gaur egun gizakiok Bizitzaren Esentzia bera bereziki zaurgarri egin dugulako. Eta hortxe dago gure zai, a la intemperie, besarkatze eta sostengu dantza horretan Orekaren erronka bitalerako deia eginez guztioi.»
Maite zaitugu!!!
Maider
Aupa Maider!
Zorte onekoa naukazu: Eskultura honetan Joseanek «gidoia» erakutsi zidan; eta zuk… zuk, hitzez, mamia azaleratzen eta aletzen duzu.
Ze polita!
Besarkatzen zaitut.
Martin